"TXONPE"
"Yon Kepa Agirrezabalaga Azanza naiz, Txonpe bezala ezaguna. Zumaian jaio nintzen, 1961ean. Umetatik itsasoa
da nire pasioa. Gaztetan soroslea izan nintzen Itzurungo hondartzan, eta Gipuzkoan surfa ezagutarazi zuten
aurrenetako bat ere bai, 80ko hamarkadan.
Surf taularekin kolpe latz batzuk hartu ondoren, surfa uztea erabaki nuen. Eta urte askoan lagun izan nuen
taula hura nire gaur egungo bidailagun fdelak ordezkatu zuen: 12 metro luze den Luma
izeneko belaontziak.
Nabigatzaile bakartia naizela esango nuke. Konponbide xumeak topatzen disfrutatzen dut, edozein motatako
itsasontzietan sor daitezkeen arazoak konpontzen eskura dauden baliabideekin. Nire hobbyak: lainoak irakurtzea eta izurdeekin nabigatzea.
Skipper profesional moduan egin dut lan Mediterraneoan; hain zuzen ere Balear uharteeran, Denian, Sardinian,
Korsikan, Sizilian, Turkian, Greziar uharteetan eta Kroazian. Gaur egun aholkulari moduan nabil, eta Bizkaiko
Golkotik kanpo nabigatu nahi duten pertsonei laguntzen diet nabigaziorako bide-orriak prestatzen eta teknika
espezifkoekin.
Garraio bidaiak ere dezente egin ditut, besteak beste hauexek: Kanariar uharteak-Zumaia , Kanariar Uharteak-
Kuba katamaranean, Erresuma Batua-Zumaia eta Bartzelona-Kanariar uharteak belaontzian.
Itsasoan 30 urtetik gorako eskarmentuarekin, nire bizitzako garai honetan irakasten disfrutatzen dut gehien.
Beste pertsona batzuei nire jakituria eta esperientzia transmititzeko aukera ematen dit erakusteak, itsasoaz
disfrutatzeko zein ogibide gisa itsasoan bidea zabaldu nahi duten horiei hain zuzen.
Euskal Kostaldea izugarri maite dut eta ondo ezagutzen dut, eta zu nire belaontzira igotzea nahiko nuke, itsasoz
soilik eskura daitezkeen altxor interesgarriak erakutsi ahal izateko. Kostaldeko harribitxiak dira, gaur egun ere
askorentzat ezezaguna izaten jarraitzen duen gure kostaldekoak."